Gabonak heltzear daude, hori dela eta, gabon kantak ikasteko eta abesteko monmentua da, hauek dantzatu, aurkeztu eta abesteko momentua, olentzero agurtzeko eta gabon gaua ospatzeko momentua da. Hori dela ea, hemen azpian, gabonetako hainbat abesti dituen orrialdea eskegiko dut, benetan interesgarria dena.
Orrian sartu irudia klikatuz, zuen zikloan klik egin eta han, gabon kantak klikatzerakoan, hainbat agertuko zaizkizue, olentzerori abesteko baliogarriak izango zaizkizuenak.
Musika hainbat gauzetarako erabili ditzakegu, lehen aipatu dugun moduan, dantzatzeko, proiekturenbat sortzeko... baina dibertitzeko ere balio zaigu musika. Izan ere, musika erabiltzen duten mila jolas daude, oso dibertigarriak direnak eta modu dibertigarriago batetan musika ere irakasten digutenak. Huek dira topatutako batzuk: AULKIEN JOLASA:
1- Aulki-jolasean haur askok har dezakete parte.
2-Jokalari baino aulki bat gutxiagoz osatu behar da borobil bat eserlekuak haurrak dauden aldera begira direlarik.
3- Abestia kantatzen hasi eta aulkien inguruan hasten dira bueltaka korrituz ala dantzatuz harik eta jokoaren “arduradunak” geratzeko zeinua (txaloa, txistua...) egiten duen arte.
4- Orduan jokalariek eserleku batean eseri behar dute eta lekua aurkitzen ez duena kanporatua izaten da. -5- Aulki bat kendu eta lehengo eran jarraitzen da kantatuz eta kanporatuz jokalari bakarra geratu arte.
*Haurrak eliminatu ez nahi badituzu, egin ahal den beste bat da, aulkiak kentzen joatea, eta haur guztiak aulkien gainean jarri behar izatea. 10erarte zenbatu arte, modu honetan elkar lana eta talde kooperazioa lantzeko. Jolas hau, nagusientzako da, kontu andiarekin aritu behar zarelako inork min hartu ez dezan.
ABESTIA: Saltoka eta brinkoka korro korroan (bira-biraka), den denak gabiltza aulkien ondoan. Lalara, lalara… Musika pozgarri hau isiltzen bada, eseri behar duzu aulkitxo batean. Lalara, lalara… Guztiok aulkietan eseritzean, nor geldituko da jokutik kanpora. Lalara, lalara...
TRENAREN JOLASA:
Bideo honetan trenaren jolasaren funtzionamendua ikusi ditzakegu. Jolas honekin, haurren memoria musikala landu dezakegu, eta haien harteko talde lana etakooperazioa ere landu.
MARI TTIPI:
Jolas musikatua da. Borobil batean kokatu eta erdian geratzen dena Mari Ttipi izango da. Guztiek abestia kantatuko dute, bitartean gure protagonista erdian kalejiran dabilelarik. Abestiaren bigarren zatira iritsitakoa Mari Ttipi ikaskide baten parean geratuko da eta batera dantzatuko dute (eskuak alde batera eta bestera mugituz eta buelta emanez). Abestia amaitutakoa Mari Ttipik bere laguna erdira aterako du eta biek batera kalejirari ekingo diote, abestia hastearekin. Kantuaren bigarren zatian berriz ere gelakide batekin elkartuko dira dantzarako, oraingoan lau izango direlarik dantzan ari direnak. Abestia behin eta berriro errepikatuko da, partaide guztiak dantzan jarri artean.
Mari Ttipi
Kaletik nindoala Mari Ttipi ikusi nuen eta erakutsi zidan ttipi ttipi dantzatzen.
Dantza ttipi ttipi dantza ttipi ttop dantza ttipi ttipi baina dantzatu ondo.
Musika, edozer gauzarekin sortu dezakegu. Instrumentuak alde batetikdaude, baina, gaur egun oso esagunak dira istrumetu gabe sortutako musika elektronikoa eta bestelakoak. Bestetik, aipatu beharra dago ere, kaletik jotzen duen jende asko, musika ikaragarria sortzen dutela, instrumentu batik, zarata sortzen dituzten objetuekin sotzen dute musika. Esate baterako, margo poteekin eta lata batekin edo bestelakoekin, bateria bat sortzea.
Bideo honetan, esate baterako, bateria antzeko bat sortu duen, kaleko musikari bat daukagu, musika elektronikoaren antzko soinuak sortzen dituena.
Hori dela eta, bideoak frogatzen duen bezala, edozein objetuk sortu ditzake musika, musika leku guztietan dagoelako.
Argi dago umeek musika gustoko dutela eta ondo aritzen direla abesten eta dantza egiten musika entzun bezain laster. Musika, giroa animatu edo lasaituz gain, beste hainbat funtzio izan ditzake. Hauen artean, haurren estimulazioa aurkitzen dugu.
Txikitatik, hain zuzen ere, amaren sabelean gaudenetik, kanpoko soinuak entzuten hasten gara eta momentu horretan, ere, gustoko ditugun soinuak beste soinuetatik bereizteko gaitasuna badugu. Horrela, oso garrantzitsua izan ohi da umeak txikitatik musikaren bidez estimulatzea.
Honek ez du esan nahi denok musikariak izango garenik, baina argi dago gizakiok musika erabiltzen dugula askotan gure sentimenduak adierazteko edo egoera batean laguntzeko edo erlaxatzeko. Gezurra badirudi ere, 2-5 urte bitarteko umeek musikaren bitartez psikomotrizitatea lantzen dute: dantzatzerakoan, instrumentuak erabiltzen ikasterakoan, eta abar. Eta nagusiagoak ere abantaila asko aurkitzen dituzte musikaren erabilpenean.
Zentzu erritmikoa eta entzutezko garapena ematen da musikaren erabileraren bitartez, gorputz adierazpena askotan ere erabiltzen delarik.
Bideo honetan agertzen den moduan, ez dira sailak musikaren estimulazioan erabil daitezkeen teknikak. Beraz, eskolan erabili ditzakegu eta askotan ere, gurasoei laguntza eskaini etxean ere erabiltzeko.
Hainbat instrumentu daude, jotzeko. Hori dela eta, oso erraza den txirula jotzeko 2 abestien partiura eta tutoriala eskaintzen dizuegu. Gehiago nahi edo behar izanez gero, bi orrialde jarriko ditut azpian, tutorialak eta partiturak dituztenak, beste instrumentuekin beste abesti batzuk jotzeko.
Binbili Bonbolo abestia txirularekin:
Katagorria abestia txirularekin:
Beste orri batzuk, partiturak eta bestelakoak ikusteko:
Euskal herrian, oso esagunak eta gure kulturarekiin oso lotuta dauden haiinbat abesti esanguratzu daude, gehienek esagutu beharko genitueneak. Hori dela eta, hainbat abesti, haien letrekin ekegiko ditut hemen: Xalbadorren heriotza:
· Musikarekiko sentsibilitatea bultzatu eta ongi pasatu. · Sormena eta irudimena landu. · Adierazpen plastikoko ekintzetarako oinarri hartu. · Motrisitatea landu gorputz adierazpen eta espresioaren bitartez. · Identitatea indartu eta talde lanan bultzatu. · Garapen emozional eta afektiboa indartu. HELBURU ESPEZIFIKOAK (MAG)
MUSIKA
· Haurrak musikaz gozatzen hastea ongi pasatuz.
· Musikarako sentsibilitatea bultzatu jolas desberdinen bidez.
· Jolasen bidez instrumentu desberdinak ezagutu.
· Hotsak identifikatu, bereizi eta sailkatu.
· Ixilatasuna musikaren elementu gixa ulertu.
· Erritmoa landu gorputz perkusioa eta instrumentuak erabiliz. · Materiale soinudunak modu aske batean esperimentatu. · Materiale soinudunak irudimena erabiliz probatu. · Entzumena landu · Musika eta lenguaiaren arteko erlazioarekin jolastu. · Emozio eta sentimenduak teldekideen artean elkarbanatu. · Autoestima indartu. · Norberaren sorkuntzarekin disfrutatu. · Zentsumenen organoak sentsibilizatu.
ARTE ESPERIMENTALA + MUSIKA
· Adierazpen plastikoaren bidez sormena eta imaginazioa landu.
· Ingurune artifizialean eta arte-ingurunean dauden elementuen behaketa eta zentzumen bidezko azterketa.
· Gairekin erlazionaturiko marrazki desberdinak margotu.
· Emanaldirako mozorroak prestatu.
· Autonomia landu
· Talde lana bultzatu, ideia desberdinak elkarbanatuz.
· Birziklapenaren garrantziaz kontzientziatu.
GORPUTZ ADIERAZPENA + MUSIKA
·Espresioa eta gorputz adierazpena landu.
· Kantua, dantza eta erritmo desberdinekin jolastu.
· Emanaldirako dantza antolatu eta prestatu.
· Mozitriztatea, kantua, dantza eta erritmoa landu abesti desberdinekin.
· Hizkuntzaz kanpoko baliabideak erabili antzezteko: mimika, keinua, ahotsaren erabilera, musika.
· Talde lana bultzatu guztien arten erabakiak hartuz.