AULKIEN JOLASA:
1- Aulki-jolasean haur askok har dezakete parte.
2-Jokalari baino aulki bat gutxiagoz osatu behar da borobil bat eserlekuak haurrak dauden aldera begira direlarik.
3- Abestia kantatzen hasi eta aulkien inguruan hasten dira bueltaka korrituz ala dantzatuz harik eta jokoaren “arduradunak” geratzeko zeinua (txaloa, txistua...) egiten duen arte.
4- Orduan jokalariek eserleku batean eseri behar dute eta lekua aurkitzen ez duena kanporatua izaten da. -5- Aulki bat kendu eta lehengo eran jarraitzen da kantatuz eta kanporatuz jokalari bakarra geratu arte.
ABESTIA:
Saltoka eta brinkoka korro korroan (bira-biraka),
den denak gabiltza aulkien ondoan.
Lalara, lalara…
Musika pozgarri hau isiltzen bada,
eseri behar duzu aulkitxo batean.
Lalara, lalara…
Guztiok aulkietan eseritzean,
nor geldituko da jokutik kanpora.
Lalara, lalara...
TRENAREN JOLASA:
Bideo honetan trenaren jolasaren funtzionamendua ikusi ditzakegu. Jolas honekin, haurren memoria musikala landu dezakegu, eta haien harteko talde lana etakooperazioa ere landu.
MARI TTIPI:
Jolas musikatua da. Borobil batean kokatu eta erdian geratzen dena Mari Ttipi izango da. Guztiek abestia kantatuko dute, bitartean gure protagonista erdian kalejiran dabilelarik. Abestiaren bigarren zatira iritsitakoa Mari Ttipi ikaskide baten parean geratuko da eta batera dantzatuko dute (eskuak alde batera eta bestera mugituz eta buelta emanez). Abestia amaitutakoa Mari Ttipik bere laguna erdira aterako du eta biek batera kalejirari ekingo diote, abestia hastearekin. Kantuaren bigarren zatian berriz ere gelakide batekin elkartuko dira dantzarako, oraingoan lau izango direlarik dantzan ari direnak. Abestia behin eta berriro errepikatuko da, partaide guztiak dantzan jarri artean.
Mari Ttipi
Kaletik nindoala
Mari Ttipi ikusi nuen
eta erakutsi zidan
ttipi ttipi dantzatzen.
Dantza ttipi ttipi
dantza ttipi ttop
dantza ttipi ttipi
baina dantzatu ondo.
Mari Ttipi
Kaletik nindoala
Mari Ttipi ikusi nuen
eta erakutsi zidan
ttipi ttipi dantzatzen.
Dantza ttipi ttipi
dantza ttipi ttop
dantza ttipi ttipi
baina dantzatu ondo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario